XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Noiz da eguna, eta noiz gaua?

Rabi dalako irakasle batek ala galdegin zien bere ikasleei: - Zuetako nork asmatuko luke, gaua noiz amaitzen dan eta eguna noiz asten dan bereizten edo ezagutzen?.

- Ba, abere bat urrutira ikusirik, ardia dan ala zakurra dan ezagutzen dugunean, orduantxe dakigula bereizten, esango nuke nik.

- Ez, bada! - erantzun zion rabi arek.

- Nere ustez esan zuan beste batek, zugaitz bat urrutira ikustean, sagarrondoa dan ala pikondoa dan bereizten ba`dugu, orduantxe da gaua ta egunaren muga.

- Orduan ere ez - esan zien irakasleak.

- Noiz bada? Nola berezi bear ditugu gau-egunak?.

- Begira esan zien rabi arek: Edozein gizaki edo gizakumeren aurpegia ikustean, zeure senidea dala ezagutzen duzunean.

Izan ere, enetxoak, auxe ezagutzen ez ba`dakigu, egun betean eta ordurik argienean ere, beti gau illuna izango bai-da guretzat.